Gizartea -

Gipuzkoan

29 atxilotu, pakistandarren lan-esplotazioaren aurkako operazio batean

Polizia Nazionalak herritarrei lanpostu faltsuak eskaintzera dedikatzen zen talde bat desegin du. Besteak beste, kebabetan esplotatzeko erabiltzen zituzten kontratu faltsuak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionak Nazionalak herritarrei lanpostu faltsuak eskaintzera dedikatzen zen talde bat desegin du. Besteak beste, kebabetan esplotatzeko erabiltzen zituzten kontratu faltsuak. Halaber, laguntza sozialak lortzeko egoitza eta lan dokumentuak faltsutzea leporatu diete.

Atxiloketak pakistandar, espainiar, errumaniar eta nepaldarren artean izanda. Guztira, 34 pertsona atxilotu dituzte, poliziek jakitera eman dutenez. Halaber, oraindik atxilotu ez den inputatu bat ere badago.

Poliziaren operazioa eta atxiloketak, Gipuzkoan, Valentzian, Almerian eta Gijonen izan dira. 'Tranvia' izena jarri dioten operazioa 2013 urtearen hasieran hasi zuten.

Iturriek azaldu dutenez, inputatutako pertsona nagusiak, Pakistango beste herritar batzuekin batera, "burdinazko hermetismo egitura garrantzitsu" bat sortu zuten, horren bidez, etxe eta lan baimenak lortzeko dokumentazioa errazten zieten, 6.000 eta 14.000 euro ingururen truke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Euskal Herria Gipuzkoa Espainia bideoak Iruzurrak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Lan-eskaintzak gaur Dirulaguntzak gaur Pakistan