Gizartea -

Medina del Campo

Emakume bat garun-heriotza egoeran, bikotekide ohiak tiroa eman ostean

Buruan eman dio tiro 32 urteko emakumeari. Ondoren bere burua entregatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

32 urteko emakume bat garun-heriotza egoeran dago Valladoliden, bikotekide ohiak buruan tiroa eman ostean. Medina del Campon izan da erasoa, eta gizonak bere burua entregatu du ondoren.

Gobernuak Valladoliden duen ordezkaritzak azaldu duenez, gimnasiora zihoan emakumea. Erasotzaileak autotik jaitsi eta bi tiro eman ditu, baina ez du emakumea jo. Arma berriz ere muntatu ostean, hirugarren tori bat bota du gizonak eta buruan jo du emakumea. Autoan ihes egin du 40 bat urteko erasotzaileak. Emakume Valladolideko ospitalera eraman dute, larri.

Medina del Campotik 95 bat kilometrora zegoela bere burua entregatu du erasotzaileak, Guardia Zibilaren trafiko patruila baten aurrean.

Guardia Zibileko iturrien arabera, erasotzaileak ez zuen urruntze agindurik eta biktimak ez du salaketarik jarri izan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea