Gizartea -

Protesta

Guardia Zibilak isunekin ito egiten dituela salatu dute Leitzan

Herritarren arabera, agenteek 450 eta 900 euro bitarteko 26 isun jarri dizkiete mobilizazioetan parte hartzeagatik, eta, ondorioz, 12.150 euro ordaindu behar izan dituzte.

Herritarrek diotenez, egoerak 'okerrera' egin du Barne Ministroaren bisitatik. Argazkia: EiTB.
Herritarrek diotenez, egoerak 'okerrera' egin du Barne Ministroaren bisitatik. Argazkia: EiTB.
Herritarrek diotenez, egoerak 'okerrera' egin du Barne Ministroaren bisitatik. Argazkia: EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leitzako udalerriko bizilagunek Guardia Zibilaren kontrako manifestazioa egin dute, isun gehiegi eta oso altuak jartzen dizkiela salatzeko.

'Utzi Leitza bakean' lelopean, herritarrak haserre agertu dira agenteek azken hilabeteetan agertutako jarreraren aurrean: 450 eta 900 euro bitarteko 26 isun jarri dizkiete mobilizazioetan parte hartzeagatik, eta, ondorioz, 12.150 euro ordaindu behar izan dituzte.

Leitzarren arabera, egoerak okerrera egin du iragan irailean Jorge Fernandez Diaz ministroa Leitzan izan zenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea