Politika -

Guardia Zibila

Guardia Zibilak Leitzan jarraituko duela adierazi du Fernandez Diazek

Guardia Zibilak kuartel horretan beste 10 urtez jarraituko duela azpimarratu du Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Leitzan.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Leitzan.
Jorge Fernandezek Leitzako Guardia Zibilaren kuartela bisitatu du

1:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Guardia Zibilak Leitzan duen kuartelean izan da. Bisitaldian iragarri duenez, poliziak Nafarroako herrian jarraituko du.

Komunikabideei eskainitako agerraldian Fernandez Diazek azaldu duenez, "Guardia Zibila Leitzan dago eta Leitzan jarraituko du". "Batzuek gustoko ez duten arren, jakin dezatela, Guardia Zibilak Leitzan jarraituko du", azpimarratu du. Horrekin lotuta, esan du Guardia Zibilaren kuartelak "gutxienez beste 10 urtez" jarraituko duela Leitzan. Ministroaren aburuz, "Guardia Zibilak kuartel honetan jarraitzeko dagoen borondate politikoa irmoa da".

Fernandez Diazek eskerrak eman dizkie eskubide estatuaren defentsan "baldintza gogor eta mingarrietan" lan egiten duten agenteei. "Ministro moduan, nere betebeharra da espainiar eta nafar gehienen izenean hemen egiten duzuen lana eskertzea", gaineratu du. "Nafarroa Espainia da, eta estatuak erakundeen bidez presente egon behar du Leitzan, eta horien artean nabarmenetako bat da Guardia Zibila", azpimarratu du.

Bilkura

Ministroaren bisita dela eta, ezker abertzaleak deituta bilkura egin dute Leitzako enparantzan. Bildutakoak "alde hemendik" idatzita zuen pankartaren atzean bildu dira.

Oier Eizmendi Leitzako alkateak (Bildu) adierazi duenez, kuartela dagoen etxea gizarte eta kultura arloko gaietara bideratu behar da, Udalak eta Nafarroako parlamentuak eskatu moduan. Aurreikusita zuten moduan ezin izan dutela manifestatu ere salatu du alkateak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea