Gizartea -
Ostalaritza
Ostalariek tabernetan ahozapiak lurrera ez botatzeko eskatu dute
"Saskiratu ez nekatu" ekimenak Bilboko tabernen irudia hobetzea du helburu.
Erredakzioa
"Saskiratu ez nekatu" Bilboko Udalak eta Bizkaia Ostalaritza Elkarteak bultzatutako kanpaina Bilboko tabernen irudia hobetzea du helburu. Herritarrei tabernetan ahozapiak lurrera ez botatzeko eskatuko zaie, ostatuen garbitasuna mantentzeko.
Kanpaina Mariano Gomez Osaun eta Kontsumo zinegotziak, Angel Gago Bizkaia Ostalaritza Elkarteko presidenteak eta Boni Garcia Bizkaiko Ostalari Autonomoen presidenteak aurkeztu dute.
Ekimena hurrengo egunetan martxan jarriko da eta 1.550 tabernek parte hartuko dute bertan.
Taberna guztiek, kanpainaren leloa bi hizkuntzetan duten pegatinak eta mahaietan edo barran kokatzeko euskarria jasoko dute. Horretaz gain, ostatu bakoitzak gutxi gorabehera, leloa duten 2.000 ahozapi jasoko dituzte; hala guztira hiru milioi ahozapi banatuko dira.
"Bilboko tabernen irudia hobetzea eta ahozapiak lurrera botatzeko dugun ohitura kentzea da ekimenaren helburua", adierazi du Gomezek.