Gizartea -

'Marsans auzia'

15 urteko espetxe-zigorra eskatu du Fiskaltzak Diaz Ferranentzat

Marsans husteagatik 8 urte eta 9 hilabeteko espetxe-zigorra ere eskatu du Gerardo Diaz Santamaria semearentzat, eta 8 urtekoa Angel de Cabo enpresariarentzat.

Gerardo Diaz Ferran. Argazkia: EFE
Gerardo Diaz Ferran EFE
Gerardo Diaz Ferran. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fiskaltzak 15 urteko espetxe-zigorra eskatu du Gerardo Diaz Ferran, CEOEko presidente ohiarentzat, 8 urte eta 9 hilabetekoa Gerardo Diaz Santamaria haren semearentzat eta 8 urtekoa Angel de Cabo enpresariarentzat. Marsans Taldea hustu izana egozten die, eta besteak beste, talde kriminal bateko kide izatea.

Akusazioan jasotzen denez, fiskalak hamaika pertsonentzako zigorrak eskatu ditu. Horiei talde kriminal bateko kide izatea, ondasunak ostentzea eta kapitala zuritzea egozten die.

De Cabo eta Ivan Losadarentzat zigor baxuagoak eskatu ditu Fiskaltzak, justiziarekin lan egin zutelako. Diaz Ferranentzat eta beste akusatu batzuentzat 5 milioi euroko isuna ere eskatu du, kapitala zuritzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea