Gizartea -
Exhibizionismoa
Adin txikikoen aurrean masturbatzeagatik atxilotu dute, Agurainen
Gizon bat atxilotu dute kotxe barruan masturbatzeagatik, baina adin txikikoak ikusteko moduan.
Erredakzioa
31 urteko gizonezko bat atxilotu dute kotxe barruan masturbatzeagatik, Agurainen (Araba). Autoa adin txikikoak diren neska talde baten aurrean aparkatuta zegoen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, martxoaren 21ean izan zen gertaera, jende asko ibiltzen den arabar kale batean.
Gizonezkoa bere kotxearen barruan masturbatzen ari zen eta horren kotxea adin txikikoak diren neska talde batetik hurbil aparkatuta zegoen, gizonaren ekintza ikusteko moduan.
Ertzaintzak gertakariaren berri izan zuenean ikerketa bat martxan jarri zuen, eta horri esker posible izan da gizonaren identifikazioa. Ostegunean atxilotu zuten ustezko masturbatzailea, exhibizionismo eta adin txikikoen aurrean sexu probokazioa delituak eragotzita.