Gizartea -
Gertakaria
Bidaiari batek txartel-zulatzaile bati eraso dio Urduñan
Enpresa Batzordeak erasoa salatu du. Renfeko langileek enpresak arlo guztietan murrizketak egin dituela eta segurtasunik ez dutela salatu dute.
Erredakzioa
Bilbo-Urduña bidea egiten duen Renfeko treneko txartel-zulatzaile bati eraso zion bidaiari batek martxoaren 30ean. Zulatzaileak errieta egin, eta aurpegian ukabilkada jo bat zion.
Enpresa Batzordeak erasoa salatu du. Renfeko langileek, berriz, enpresak arlo guztietan murrizketak egiten dituela eta segurtasunik ez dutela salatu dute, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez.
Antza denez, bidaiariak oinak eserlekuaren gainean jarrita zeramatzan, eta txartel-zulatzaileak errieta egin zion. Geltokira heltzean, bidaiariak ukabilkada eman zion aurpegian, eta biktima Amurrioko (Araba) erietxean artatu behar izan zuten.
Txartel-zulatzaileak jasandako erasoaren salaketa jarri du Ertzaintzan.
Enpresa Batzordetik salatu dutenez, ez da mota horretako lehen erasoa, eta murrizketa politikari eta segurtasun baliabideen kudeaketa desegokiari egotzi diote errua.