Gizartea -
Lan intrusismoa
10 lagun inputatuta Nafarroan, masajeak titulua izan barik egiteagatik
Iruñea, Burlata, Barañain, Tutera, Fustiñana, Valtierra eta Herriberriko hainbat lokal ikertu dute. 10 inputatuei intrusismoa, iruzurra eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egitea egotzi diete
Erredakzioa
Guardia Zibilak masaje terapeutikoak Nafarroako zenbait zentrotan titulua izan barik egitea inputatu die hamar pertsonari, 'intruso' operazioan.
Zortzi gizonezko eta bi emakumezko dira inputatu dituztenak, 36 eta 61 urte artekoak, eta intrusismoa, iruzurra eta osasun publikoaren kontrako delitu bat egitea egotzi diete.
Guardia Zibilaren aurrean urrian jarritako salaketa baten ostean abiatu zuten operazioa.
Ikerketan sakondu eta gero, Guardia Zibilak baieztatu egin du zenbait zentrotan titulurik gabeko ustezko profesionalak zirela, hori dela eta, "arriskutsua zen pertsonen osasunerako".
Iruñea, Burlata, Barañain, Tutera, Fustiñana, Valtierra eta Herriberriko zenbait lokal ikertu dituzte.