Gizartea -
Epidemia-agerraldia
Bilboko hondakinen fabrika itxi dute, Q sukarragatik
Bestalde, arrazoia zein den jakinda, orain ez zabaltzeko eta jatorria identifikatzeko lanean ari direla esan du Unai Rementeria Bizkaiko Aldundiko bozeramaileak.
Erredakzioa
Bilboko hondakinen Tratamendu Mekaniko Biologikorako fabrika itxi du behin-behinean Bizkaiko Aldundiak, garbitzeko, asteazken honetan, Q sukarraren epidemia-agerraldiaren ostean. Gutxienez, zortzi langileri eragin die.
Oraindik beste 25 infekzio-kasu berresteko daude, Arraiz mendian, eta baliteke bederatzi pertsonarengan ere eragina eduki izana Markinan (Bizkaia), nahiz eta agerraldiaren jatorria ezberdina izan.
Coxiella burnetii bakterioak eragiten du Q sukarra, ardi, ahuntz, behi, katu, txori, arratoi eta saguak izan daitezke bakterio patogenoaren eramaileak, eta, horiekin harremanetan jarriz gero, gizakia ere kutsatu daiteke. Gaixotasunak ondorengo sintomak eragiten ditu: eztul lehorra, sukarra, buruko mina eta giharretako mina.
"Kontrolpean"
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, zaborren tratamendurako fabrikan agertu den infekzioa kontrolpean dago.
Arrazoia zein den jakinda, orain ez zabaltzeko eta jatorria identifikatzeko lanean ari direla esan du Unai Rementeria Aldundiaren bozeramaileak.
Lantegi horretako 8 langile kutsatu dira, eta oraindik baieztatu gabe dauden beste 25 kasu daudela azaldu dute.
Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundia "era koordinatuan lan egiten ari dira" epidemia-agerraldi hau kontrolatzeko.