Gizartea -

Maiatzetik

Zurriolako hondartza hilabetez itxiko dute obrengatik

Udalak obra guztiak udararako amaituta izatea espero du, hirian izango duten "eragin garrantzitsuaz" ohartarazi arren.

Zurriolako hondartza. Argazkia: EiTB
Zurriolako hondartza
Denboraleak eragindako kalteen konponketa lanak udan amaituko dituzte

1:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zurriolako hondartza hilabete batez guztiz itxita egongo da, maiatzaren hasieratik, hondarra botatzeko lanak irauten duten bitartean, aurtengo olatu denboraleak eragindako kalteen ostean.

Nora Galparsoro Donostiako Azpiegitura eta Herri Zerbitzu zinegotziak prentsaurreko batean Donostiako itsasertzaren konponketa lanen garapenaren berri eman du, asteazken honetan.

Udalak obra guztiak udararako amaituta izatea espero du, hirian izango duten "eragin garrantzitsuaz" ohartarazi arren.

Zehaztu duenez, Zurriolako hondartza itxita egongo da, 330.000 metro karratu hondar botatzeko. Lanak maiatzaren 5ean hastea aurreikusi dute.

Hondarra bota ostean, herritarrek hondartzara sartzeko debekua errespetatzea eskatu du Galparsorok, bi aste pasatu behar direlako egonkortzeko, eta zapaltzea arriskutsua izan daitekeelako.

Jarduera hori Kostako Sailari dagokio; horren ordezkariekin bildu zen atzo Udala, hiriko hainbat azpiegituratan aurreikusi dituen epeak ezagutzeko asmoz.

Zurriolako kai-muturra eta Salamanca pasealekua

Zurriolako kai-muturreko lanak apirilaren 22an hasiko dituzte, eta bi hilabete eta erdi iraungo dute, gutxi gorabehera.

Halaber, Salamancan pasealekua ere itxita egongo da "hilabete luze batez edota bi hilabetez", maiatzaren hasieratik aurrera, kostako harresia konpontzeko helburuarekin. Horrek zirkulazioan eragingo du, kamioiek eta garabiek joan behar izango dutelako.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea