Gizartea -

Trafikoa

Hildakorik ez Aste Santuan EAEko errepideetan

Ibilgailu kopuruak gora egin du gure errepide sarean eta guztira 70 istripu izan dira; 21ean pertsonaren bat zauritu da, eta gainerako 49etan ez da inor zauritu.

Trafikoak gora egin du Aste Santuan
Trafikoak gora egin du Aste Santuan
Trafikoak gora egin du Aste Santuan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritzak jakitera eman dituen datuen arabera, Aste Santuan ez da hildakorik izan EAEko errepideetan. Gainera, garai honetan ohikoa dena baino ibilgailu gehiago ibili da gure errepideetan.

Joan den urtean, ibilgailuen dentsitatea txikiagoa izan zen sasoi honetan, eta orduan ere ez zen hildakorik egon EAEko errepideetan.

Istripuen kopuruari dagokionez ere, datu hobeak izan dira aurten. 2013an 107 istripu gertatu ziren (23 istriputan biktimak izan ziren; gainerako 84etan, ez) eta 2014an 70 gertatu dira (21 istriputan biktimak izan dira; gainerako 49etan, ez).

'Bigarren urtez jarraian ez dugu hildakorik izan gure errepideetan', esan du Garbiñe Saez Molinuevo Trafiko zuzendariak. 'Gidari guztiek kotxea hartu dutenean erakutsi duten konpromisoa eskertu, eta urte osoan zehar errepidean arreta jartzen jarraitzeko eskatu nahi dugu', gaineratu du.

2013ko Aste Santuko datuekin alderatuta, EAEko errepideetan trafiko gehiago egon da aurten. Biriatun hazi da gehien trafikoa. Lehen datuen arabera, ibilgailuen kopurua % 16,72 hazi da bertan, iazko datuekin alderatuta. Gainera, bertan sortu dira ilara luzeenak; 13 kilometroko ilarak izan ziren apirilaren 17an.

Armiñongo korapiloan eta A-8an, Kantabriara norabidean, ere izan da trafiko igoera handia. Armiñongo korapiloan ilarak ez ziren luzeak izan, baina A-8an Kantabriara norabidean trafiko motela egon zen eta 6 kilometroko ilarak egon ziren asteazkenean, Muskiz inguruan jasotako istripu baten ondorioz.

Itzulera operazioan, ez da ilara handirik sortu. Euriaren eraginez, Irunerako bidean, A-1 errepidean, eta Kantabriako mugan, trafiko motela egon zen, baina ez zen nabarmentzeko ezer gertatu.

Arazo larririk gabe Nafarroan

Aste Santuan Nafarroan martxan jarritako irteera eta itzulera operazioetan ere ez da gertakari larririk izan. Azken datuak aztertzen ari dira eta ondorioen zain daude oraindik, baina hiru istripu artatu dituzte egun horietan. Ez da istripu larririk izan (ez da inor hil), eta bi pertsona bakarrik zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Trafikoko web-kamerak Gasteizen Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Aste Santua oporrak Errepideko istripuen biktimak