Gizartea -
Bi urte eta erdiko zigorra
Ortega Cano Zuerako (Zaragoza) espetxean sartu da
Toreatzailea aurpegi serioarekin heldu da espetxera eta kartzelako atean zain zituen kazetariei ez die erantzun.
Erredakzioa
Jose Ortega Cano toreatzailea Zuerako (Zaragoza) espetxean sartu da arratsaldean, zigorra betetzeko. 2011n, auto-istripu batean pertsona bat hil zen zezen-hiltzailea bere ibilgailua gidatzen ari zenean, Castilblanco de los Arroyosen (Sevilla).
Toreatzaileari bi urte eta erdiko espetxe-zigorra ezarri zioten. Ortega Cano aurpegi serioarekin heldu da espetxera eta kartzelako atean zain zituen kazetariei ez die erantzun. Bi abokatuk Ortega Cano lagundu dute auto gorri batean.
Enrique Trebolle eta Antonio Valcarreres abokatuek, Ana Maria Aldon bikotekideak, Jose Maria 14 hilabeteko semetxoak eta toreatzailearen anaiak lagundu dute.
Sevillako epaitegiak espetxeratzeko agindua eman zuen apirilaren 8an. Zigorra betetzeko bere burua aurkezteko Ortega Canori 15 eguneko epea eman zion auzitegiak. Epea gaur bertan bukatzen zen.