Gizartea -

Auzitegi Nazionala

Bederatzi polizia, Gao Pingen sareari mesedeak egitearen akusaziopean

Zazpi polizia eta Fuenlabradako bi udaltzainek maiatzaren 6an eta 9an deklaratuko dute, funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta sekretuak agerraraztearen akusaziopean.

'Enperadore operazioa' delakoan atxilotuetako bat. Argazkia: EFE
'Enperadore operazioa' delakoan atxilotuetako bat. Argazkia: EFE
'Enperadore operazioa' delakoan atxilotuetako bat. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Audientzia Nazionaleko epaileak bederatzi agente inputatu ditu: Polizia Nazionaleko zazpi eta Fuenlabradako bi udaltzain, "Enperadore" delako operazioan inplikatutako sare txinatarrari (ustez Gao Ping enpresari txinatarrak zuzendutakoa) mesedeak egitea egotzita.

Astelehen honetan jakinarazi duten probidentzia baten bitartez, 2. zenbakiko Epaitegiak (Fernando Andreuren lekua hartzen du, ikertzen ari diren komisarioetako baten laguna dela azaldu ostean, ikerkettik kanpo gelditu baita) funtzionario-eroskeria, prebarikazioa eta sekretuak agerraraztearen akusazioak aurkeztu ditu.

Manuel Patricio Rodríguez San Román, Blas Donoso Adán eta Roberto Ruiz Ortega izango dira lehenak deklaratzen (maiatzaren 6an). Hurrengo egunean, Salamanca komisarioak, Federico Sanchez Frutosek eta Angel Luis Olmedo Ovejerok deklaratuko dute. Maiatzaren 9an Francisco García Frade, José Pablo Roldán Juez eta Mario José Selas Martínezek deklaratuko dute.

Andreuk abstentzioa eskatu zuen, Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak hamar polizia inputatzeko eskatu ostean: zazpi polizia nazional, bi udaltzain eta Guardia Zibilaren agente bat. Fiskaltzak guardia zibilaren aurkako inputazioa bertan behera utzi zuen beste txosten bat jaso ostean.

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak azaldu zuenez, Gao Pingen sarearen hainbat kideri mesedeak egin zizkieten.

Besteak beste, dokumentu nazionala eskuratzea, Fuengirolan (Malaga) izan zen boltso baten lapurreta eta inmigrazio baimenen eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea