Gizartea -

Deustuko Unibertsitatea

Gurasoak jotzen dituzten nerabeek etxean boterea irabazi nahi dute

Deusto Stress Research taldeak egindako ikerketan, Estatu mailan seme-alabek gurasoen aurka egindako indarkeria kasuak aztertu dituzte.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Seme-alabek euren gurasoen aurka egindako indarkeria kasuetan nerabeek etxe barruan “boterea” irabazi nahi dutela ondorioztatu du Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean. Kasu horietan, gurasoek onartu dute ez direla gai kontrola berreskuratzeko.

Deusto Stress Research taldeak egindako ikerketan, Estatu mailan seme-alabek gurasoen aurka egindako indarkeria kasuak aztertu dituzte.

Ikerketa egiteko, horrelako indarkeria erabiltzen duten nerabeekin, horien gurasoekin eta arlo horretan lan egiten duten adituekin elkarrizketak egin dituzte.

Adituek ondorioztatu dutenez, indarkeria horrek lotura zuzena du gurasoen arteko liskarrekin edo indarkeria ikustearekin.

Horrez gain, jarrera permisiboak, estres afektiboa eta seme-alabekiko afektibitate gutxi izatea ere horrekin lotuta daude, txostenaren arabera. Nerabeek drogak hartzeak ere jarrera horiekin harreman zuzena dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Deustuko Unibertsitatea albisteak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Haurtzaroa albisteak Aitak albisteak