Gizartea -

Arrantza

Bidasoa ibaiko 2014ko lehen izokina arrantzatu dute

Doneztebeko Eduardo Oyarzabalek 4,750 kiloko eta 77 zentimetroko alea harrapatu du, Endarlatsako Berrogeita Hamarren putzuan.

Argazkia: Nafarroako Gobernua.
Argazkia: Nafarroako Gobernua.
'Lehendabizikoa', Iruñeko hotel batera 1.700 euroren truke

1:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Doneztebeko Eduardo Oyarzabalek arrantzatu du igande honetan Bidasoa ibaiko 2014ko lehen izokina. Endarlatsako Berrogeita Hamarren putzuan harrapatu du alea, igande honetako 12:15ean. Izokina koilaratxoz arrantzatu du Oyarzabalek, 4,750 kiloko pisua, 77 zentimetroko luzera eta 16 zentimetroko altuera ditu. Markatutako alea da, Mugaireko arrain-haztegian arrainkumeekin egindako birpopulazio batekoa.

2013an ez bezala, arrantza egiteko laugarren egunean harrapatu dute lehen izokina (iaz lehen egunean bertan arrantzatu zuten). Ibaiaren emariak (altua da), eta giro euritsuak (arrantzale gutxiago egon dira, horren ondorioz) eragina izan dute hori horrela jazotzeko.

Iaz Orkoieneko Roberto Lanzek harrapatu zuen denboraldiko lehen izokina, eta aurtengo tokian bertan ere arrantzatu zuen. 4,260 kiloko pisua eta 74 zentimetroko luzera izan zituen. Markatu gabeko alea zen eta, hure ere, koilaratxoz harrapatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Aisia albisteak Arrantza