Gizartea -
Abian da epaiketa
Hernanin bikotekide ohia hil zuenak 'jeloskor' zegoelako egin zuen
Gizonezkoak adierazi duenez, ez du zehatz-mehatz gogoratzen erasoa, baina asmoa bikotekide ohiari "susto bat" ematea zela nabarmendu du, eta jeloskor zegoelako kontrola galdu zuela.
Erredakzioa
Duela hiru urte Hernanin bikotekide ohia eta haren alaba hiltzen saiatzea leporatzen zaion gizonezkoak astelehen honetan adierazi duenez, ez du zehatz-mehatz gogoratzen erasoa, baina asmoa bikotekide ohiari "susto bat" ematea zela nabarmendu du, eta jeloskor zegoelako kontrola galdu zuela.
Fiskaltzak 34 urteko kartzela-zigorra eskatu du auzipetuarentzat (42 urte ditu). Gaur lehenengo saioan deklaratu du, Gipuzkoako Auzitegian, 2011eko uztailaren 3ko goizaldean izandako gertaerengatik. Egun bartan, bi bizilagun ere zauritu ziren, ama eta alaba laguntzen saiatzeagatik.
Auzipetuak azaldu duenez, mozkorra zegoen egun osoa edaten eman zuelako, eta banku batean lokartu zela gogoratzen du, esnatzean, hizketaldi bat entzun zuela lagun batek bikotekide ohiari esanez, "popatik hartzera bidali ezazu haurtxo hori".
Hitz horiek “piztu” egin zutela nabarmendu du, eta “onetik atera” zutela, “beregatik” egindako “guztiaren” ostean. Akusatuaren hitzetan, duela bi hilabete moztu zuen harekin, eta, gero, kaletik pasatzen ari ziren mutil batzuekin geratzeaz ari zirenean, “oso jeloskor” jarri zela gaineratu du.