Gizartea -
Martxoak 27
Beste lau gazte atxilotu dituzte Iruñeko ikasleen grebaren harira
Horiekin, dagoeneko 24 dira martxoaren 27ko greba hartan izandako istiluengatik atxilotutakoak, eta horietako 12 adingabeak dira.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu martxoaren 27an Iruñean ikasleek egindako grebaren harira izandako istiluengatik, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakitera eman duenez.
Atxiloketak atzo arratsaldean izan ziren, eta dagoeneko 24 dira martxoaren 27ko greba hartan izandako istiluengatik atxilotutakoak, eta horietako 12 adingabeak dira.
Ikasleen greba hartan izandako istiluengatik kalte handiak jasan zituzten zenbait dendak eta eraikin publikok, eta Poliziak salatu zuen erasoak jasan zituztela.
Atzo atxilotutakoak adin nagusiak eta Iruñerrikoak dira, eta "Iruñeko alde zaharrean dauden janari lasterreko jatetxe baten eta banketxe baten kontrako eraso bortitza" leporatzen diete, aipatu iturrien arabera.