Gizartea -

Ikasleen greba

Bi adingabe atxilotu dituzte Iruñeko ikasleen grebagatik

Guztira 26 lagun atxilotu dituzte jada, Iruñean martxoaren 27an ikasleek deitu zuten grebaren harian izandako istiluetan parte hartu izana egotzita.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko agenteek bi adingabe atxilotu dituzte astearte goizaldean Nafarroan, Iruñean martxoaren 27an ikasleek deitu zuten greba egunean izandako istiluetan parte hartu izana egotzita. Istiluak eta erasoak izan ziren bertan.

Aurretik lau gazte atxilotu ondoren, beste bi atxilotu dituzte orain. Asteartean atxilotutakoak adingabeak dira, Iruñekoak, eta kalteak eta desordena publikoak egotzi dizkiete biei, sindikatu nazionalistek deitutako greban izan ziren istiluetan parte hartu zutelakoan.

Atxilotuak polizia-etxean daude, deklaratu eta epailearen esku noiz utziko dituzten zain. Polizia Nazionalak ez du baztertu atxiloketa gehiago egitea.

Bi atxiloketa horiek kontuan hartuta, guztira 26 lagun atxilotu dituzte jada, Iruñean martxoaren 27an ikasleek deitu zuten grebaren harian izandako istiluetan parte hartu izana egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea