Gizartea -
Otsailaren 10ean desagertu zen
Getxoko gizon bat topatzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak
Ertzaintzak adierazi duenez, desagertutako gizona 48 urteko Emilio Ugarte Arrazua da. Senideek desagerpena salatu zuten otsailaren 10ean, etxera itzuli ez zela ikusi ostean.
Erredakzioa
Otsailaren 10ean desagertu zen Getxoko gizon bat topatzeko herritarren laguntza eskatu du Ertzaintzak.
Eskainitako datuen arabera, desagertutako gizona 48 urteko Emilio Ugarte Arrazua da. Senideek desagerpena salatu zuten otsailaren 10ean, etxera itzuli ez zela ikusi ostean.
Informazioa eskaini dezakeen edonori, Ertzaintzak Getxoko polizia-etxeko telefonoa 944063420 eta 112 larrieldietarako zenbakia erabiltzeko eskatu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea