Gizartea -

Bost hildako

Jendetza batu da Badajozeko istripuan hildako nerabeen aldeko hiletan

Hildakoen adineko gazte asko ere izan dira elizkizunean, horietako batzuk istripuan zauritutakoak. Gurutze Gorriak zenbait pertsona artatu behar izan ditu antsietateak jota eta lipotimiengatik.

Jendez lepo egon da herriko polikiroldegia. Irudia: EFE
Jendez lepo egon da herriko polikiroldegia. Irudia: EFE
Jendez lepo egon da herriko polikiroldegia. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurreko ostegunean Castueratik gertu jazotako istripuan hil ziren bost nerabeen aldeko hileta elizkizunera joan diren milaka pertsonek Monterrubio de la Serenako (Badajoz) polikiroldegia erabat hartu dute.

2.000 lagun inguru aretoan sartu eta beste hainbat kanpoan geratu behar izan dira, errepidean hil ziren 12-15 urteko bost gazteei azken agurra egiteko.

Hildakoen adineko gazte asko ere izan dira elizkizunean, horietako batzuk istripuan zauritutakoak. Gurutze Gorriak zenbait pertsona artatu behar izan ditu antsietateak jota eta lipotimiengatik.

Gainera Jorge Fernandez Diaz Barne Ministroa, Jose Antonio Monago Extremadurako presidentea, German Lopez Iglesias Gobernu zentralak Extremaduran duen ordezkaria eta Fernando Manzano Extremadurako Parlamentuko presidentea ere izan dira, hango zenbait alderdi politikoren eta eragile sozial eta ekonomikoren ordezkariez gain.

Fernandez Diazek hedabideen aurrean esan duenez, gaur "dolu eguna da Espainia osoan", "bere egin duela ezbeharra". "Gaur dolu eguna da, ez bakarrik Monterrubion eta Extremaduran, baizik eta Espainia osoan".

Autopsiak

German Lopez hildakoen senideekin bildu da, bost nerabeen gorpuei egiten ari zaien autopsien inguruan hitz egiteko, eta ondoren adierazpenak egin ditu hedabideen aurrean. Hildakoak Monterrubio de Serenakoak ziren, bat izan ezik, La Nava de Benquerenciakoa baitzen sorterriz.

Senideen egoeraren inguruan, Lopez Iglesiasek esan du "oso atsekabetuta" daudela, baina "hezkuntza eta adeitasun" handikoak direla. Gainera, senideak "banan-banan" bisitatu ditu eta "harrituta" dago samina "pasatzen ari diren" ikustean, eta "denak bat eginda" daudela ikustean, azaldu du.

Era berean, Gobernuaren ordezkariaren esanetan, senideek ez dute "inolako erreklamaziorik" egin. Izan ere, zehaztu duenez, Monterrubio de la Serena herri txikia da eta minibusean zihoazen gehienak "lagunak ziren, bi anai ere zihoazen, horietako bat hil da eta bestea ospitalean dago; beste batzuk lehengusuak ziren".

Ezbehar tragikoa

Istripua 21:22an izan zen, BA-051 errepideko 3,5 kilometroan, Puerto Hurraco eta Castuera lortzen dituen puntuan.

Bi ibilgailuren arteko istripua izan zen: hondeamakina eta mikrobusa (17 pertsona zeuden bertan, horien artean futbol taldeko 14 adingabe).

Trafikoren arabera, ezbeharra mikrobusa indusmakinari aurreratzen ari zenean izan zen, azken horrek ezkerrera giro bat egitean, ondorioz, autobusa saihesten saiatu zenean, arekatik erori zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak gaur