Gizartea -
Gas-leherketa
Pertsona bat hil da eta bost zauritu, gas-leherketa batean Valentzian
Leherketa gauean gertatu da, Aldaian, Valentzia inguruan dagoen 30.000 biztanleko udalerri batean.
Emakume bat hil da eta bost pertsona zauritu dira gas-leherketa baten ondorioz, Valentziako suhiltzaileek jakinarazi dutenez.
Leherketa 21:00ak aldera gertatu da Aldaiako etxebizitza batean, Valentzia inguruan dagoen 30.000 biztanleko udalerri batean.
Biktima 30 urte inguruko emakume bat da, eta zauritu larriena horren ama da, 62 urtekoa. La Fe ospitalera eraman dute, aurpegia erre eta kea arnastu duelako.
36 urteko gizonezko bat ere zauritu da, kea arnastuta, eta Manises ospitalera eraman dute. Medikuek ez dute horren osasun-egoeraren berri eman.
Beste hiru zaurituak (25, 34 eta 40 urteko gizonezkoak) leherketa izan den tokian bertan artatu dituzte; kea arnastu dute eta zauri arinak egin dituzte.