Gizartea -

Gertaera

Emakume bat hilda eta semea larri zaurituta aurkitu dituzte Arteixon

Guardia Zibilaren lehen hipotesiaren arabera, bere buruaz beste egiten saiatu ziren biak, baina oraindik ez dago argi zer gertatu den.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibileko agenteek eta Arteixoko udaltzainek emakumezko baten hilotza eta haren semea larri zaurituta aurkitu zituzten Vilarodiseko etxebizitzan, Coruñan.

Samuel Juarez Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak esan duenez, hildakoak 78 urte zituen eta semea Guardia Zibilarekin harremanetan jarri zen posta elektroniko bidez. Agenteak etxebizitzara iritsi zirenean, "emakumea hilda eta semea zaurituta" aurkitu zituzten. Gobernuaren ordezkariak ez du mezu elektronikoaren edukiaren inguruko zehetasunik eman.

Semeari dagokionez, Gobernuko ordezkariak esan du Coruñako ospitale batean dagoela, baina haren egoeraren inguruko informaziorik ez du eman. Gertatutakoaren inguruan galdetu diotenean, zehetasunak argitzeke daudela esan du, baina, mezu elektronikoaren arabera, semeak "ustez" zerikusia izan dezake horretan.

Guardia Zibilak ikerketa abiatu du, eta, Efe albiste agentziari adierazi diotenez, ama eta semea bere buruaz beste egiten saiatu izana da lehen hipotesia. Hala ere, bakoitzak zer eta nola egin duen ez dago argi.

Tratu txarrak baztertu egin dituzte, eta semea "oso larri" dagoela gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea