Gizartea -

25 atxilotu

Lapurretak biolentziaz egiten zituen talde bat desegin dute

Etxebizitzetan lapurretak, bahiketa espresak eta autoen trafikoa egiten zituzten 25 atxilotuek. Armategi handia zuten, tartean gerrarako subfusil bat, ebakitako eskopeta bat, etab.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko agenteek 25 lagun atxilotu dituzte, etxebizitzetan lapurretak, bahiketak espresak eta autoen trafikoa egiten zituen talde bateko partaide direlakoan.

Biktimak enpresariak izan ohi ziren, etxebizitzetan esku-diru kopuru handiak zituztelarik. Biolentziazko zazpi lapurreta eta indarrezko beste 65 egin omen dituzte Madrilgo Erkidegoan. Gainera, legez aurkako atxiloketa, lesiozko bederatzi delitu, armak baimen gabe edukitzea eta talde kriminal baten parte izatea egotzi diete.

Ikerketaren arabera, jabeak etxe barruan zeudela sartzen ziren eta biolentzia eragiten zieten --hainbatetan ospitalera eraman behar izan zituzten--, eskuak lotuta utziz.

Armategi handia atzeman diete, tartean gerrarako subfusil bat, ebakitako eskopeta bat, zazpi pistola, deskarga elektrikoak eragiten dituen pistola bat eta hainbat arma zuri. Gainera, 32 ibilgailu, hainbat harribitxi eta esku-diru kantitate handiak atzeman dituzte, baita ibilgailuak lapurtzeko gailu elektronikoak ere.

2013ko apirilean hasi ziren ikerketak, lau gizonezko kaputxadunek egindako lapurreta baten ondorioz. Madrilgo etxebizitza batean sartu ziren, bikote bat eta beraien adingabeko alaba barruan zeudenean. Pistola batekin apuntatu zituzten eta eskuak lotu. 17.000 euro eraman zituzten eta baliozko hainbat objektu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak albisteak Espainia argazkiak Gizartea albisteak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Lapurretak