Gizartea -

Epaiketa

Gorenak espetxe zigorra bostetik hirura jaitsi die EHUko bi irakasleri

Francisco Javier Goiriena EHUko Medikuntza dekano ohia eta Montserrat Barranquero Estomatologia saileko zuzendari ohiari bost urteko zigorra ezarri zioten dirua bidegabe erabiltzeagatik.

Goiriena eta Barranqueroren kontrako epaiketako irudia. Artxiboko irudia.
Goiriena eta Barranqueroren kontrako epaiketako irudia. Artxiboko irudia.
Goiriena eta Barranqueroren kontrako epaiketako irudia. Artxiboko irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak kartzela zigorra bostetik hirura jaitsi die Francisco Javier Goiriena Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza dekano ohiari eta Montserrat Barranquero Estomatologia saileko zuzendari ohiari.

Lehen epaian, Bizkaiko Auzitegiak dirua bidegabe erabiltzea egotzita, bost urte eta hiru hilabeteko kartzela zigorra, bederatzi urteko inhabilitazioa, eta EHUri 168.400 kalte-ordaina ematera zigortu zituen. Ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia berretsi zuen.

Auzitegi Gorenak gaur kaleratutako epaiaren arabera, bost urtetik hiru urtera jaitsi die kartzela zigorra Goirienari eta Barranquerori, eta sei urteko inhabilitazioa bete beharko dute bederatzikoa beharrean. Bestalde, aurrez ezarritako kalte-ordaina mantentzen die Gorenak.

Hasierako epaiak frogatutzat jo zuen, bi akusatuak ados jarri zirela unibertsitatearena zen dirua berenganatzeko eta horretarako merkataritza alorreko dokumentuak faltsifikatu zituztela. EHUko irakasleak merkataritza alorreko hainbat sozietateren bazkide ziren, zeinen bazkide bakarra EHU zen, eta guztira 34 faktura "faltsutu" zituzten.

Auzitegi Gorenak gertaera horiek baieztatu egin ditu eta merkataritza alorreko dokumentuak modu jarraituan faltsutzea eta unibertsitatearen dirua bidegabe erabiltzea egotzi die.  Dena den, futnzionario publiko gisa beren funtzioetan faltsutzeak egiteagatik ezarritako zigorra kendu die eta aringarri bat aplikatu die biei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU EAE Epaiketak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Irakasleak azken ordukoa