Gizartea -
Selektibitatea
EAEko ikasleek selektibitatean bigarren emaitza onenak lortu dituzte
2013an EAEko ikasleen % 93,2k gainditu zuten unibertsitatera sartzeko proba.
Erredakzioa
Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleek Espainiako bigarren emaitza onenak lortu zituzten 2013an unibertsitatera sartzeko proban. Ikasleen % 93,2k gainditu zuten azterketa. Kanarietako ikasleek bakarrik lortu dute EAEko ikasleek baino nota hobea.
Proba guztiak kontuan hartuz, gainditze-tasa handiena (% 94,3) Kanarietako ikasleek lortu zuten iaz, Hezkuntza Ministerioak emandako datuen arabera. Ondoren, Euskadi (% 93,2), Valentzia (% 91,6), Kantabria (% 91,3), Errioxa (% 91,2) eta Aragoi (% 91,1) ageri dira zerrendan. Nafarroa (% 89,5), Gaztela eta Leon (% 88,5), Extremadura (% 87,9), Gaztela-Mantxa (% 87,9), Katalunia (% 87,3), Madril (% 86,9), Andaluzia (% 86,7), Balearrak (% 86,6), Murtzia (% 83), Galizia (% 82,6) eta Asturias (% 75,1) daude jarraian. Horrez gain, Urrutiko Hezkuntza Unibertsitate Nazionalaren bidez aurkeztu diren ikasleen % 70,5ek gainditu zuten azterketa.
Ikasle kopurua behera egin du
Ministerioak Espainia osoan unibertsitatean sartzeko proba egin duten ikasleen kopurua ere aztertu du. Aurreko urteko datuekin alderatuz, 2013an ikasle kopuruak % 3 egin du behera, baina aterketa gainditu dutenen kopurua bi puntu igo da; % 84,6tik %86,6ra.
2013an, guztira, 270.435 ikaslek egin zuten proba hori (aurreko urtean baino 8.383 ikasle gutxiago), eta 234.305 ikaslek gainditu zuten. Ohiko eta ohiz kanpoko deialdiak
Ekaineko ohiko deialdira 198.833 ikasle aurkeztu ziren, eta % 91,6k gainditu zuten. Iraileko ohiz kanpoko deialdira, berriz, 44.601 ikasle aurkeztu ziren, eta % 77k gainditu zuten.
Nagusientzako sarrera frogak
25 urtetik gorako 21.503 pertsonak egin zuten selektibitatea, eta % 66,7k gainditu zuten.
45 urtetik gorakoentzako proba, berriz, 3.614 pertsonak egin zuten, eta aurkeztutakoen % 61,6k gainditu zuten.
Bestalde, lan-esperientzia duten 40 urtetik gorakoentzako proba 1.884 profesionalek egin zuten, eta horien % 66k gainditu zuten.