Gizartea -

Omenaldia

Lore eskaintzak Galdakaoko bonbardaketako 24 biktimak gogoratu ditu

Duela 77 urte izan zen aire eraso horrek gerra zibilean Galdakaon bonbardaketen biktima kopururik handiena eragin zuen.

Galdakaon egin den lore eskaintzaren irudia. EiTB
Galdakaon egin den lore eskaintzaren irudia. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Galdakaoko Udalak herri horretan duela 77 urte izan zen bonbardaketen hil ziren 24 bizilagunak oroitu ditu, lore eskaintze batekin.

1937ko maiatzaren 19an izan zen aire eraso horrek gerra zibilean Galdakaon bonbardaketen biktima kopururik handiena eragin zuen.

Biktima horien hainbat senide joan dira ekitaldira. Galdakaoko Plazakoetxe auzoan izan da, biktimak oroitzen dituen monolitoan.

Minutu bateko isilunearen eta duela 77 urte bizilagunei arerioen hegazkinak zetozenaren berri ematen zien sirenaren soinuaren ostean, senitartekoek lore sorta bat jaso dute Ibon Uribe alkatearen eta Galdakaoko Korporazioko kideen eskuetatik.

Omenaldian, Maximo Moreno Musikako Herri Eskolako koroa "agur jaunak" abestu du, Udalak ohar batean jakitera eman duenez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Galdakao Frankismoari buruzko albisteak Memoria Historikoa