Gizartea -

Can Vies

Istilu larriak 'okupa' etxe bat jendez hustu dutenean, Bartzelonan

Esquadra Mossoek autogestionatutako zentro sozialean zeuden lagunak atera ditu, eta dagoeneko hasi dira eraikina botatzeko lanetan.

Esquadra Mossoak eta protestariak, Can Viesen kanpoaldean. Argazkia: Efe
Esquadra Mossoak eta protestariak, Can Viesen kanpoaldean.
Istilu larriak, Can Vies etxe 'okupa' eraitsi ostean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek Bartzelonako Can Vies "zentro sozial autogestionatua", duela 17 urte okupatu zutena, jendez hustu dute bart, eta dagoeneko hasi dira eraikina behera botatzeko lanetan.

19:00ak inguruan atera dituzte Bartzelonako Garraio Metropolitanoaren eraikin barrutik azken 12 okupak, eta istiluak izan dira eraikinaren kanpoaldean, bertatik irteteko aginduaren kontrako protestarien eta Poliziaren artean.

Eraikinaren barruan kateatuta zeuden sei pertsonari desobedientzia delitua leporatu diete, "erresistentzia aktiboa" egiteagatik.

13:30 aldera joan dira Esquadra Mossoak eraikina hustera, epailearen aginduz, Bartzelonako Udalaren eta okupen arteko negoziazioek porrot egin ostean.

Sei ordu geroago, mossoek barruan zeuden lagun guztiak atera dituzte, garabi baten laguntzarekin.

Dozenaka pertsona bildu dira eraikinaren inguruan okupei babesa agertzeko, eta Santseko errepidea itxi dute, 1997an hasi zuten okupazio horren alde protesta egiteko.

Istilu larriak manifestazioaren ostean

Zentro soziala jendez hustuta, manifestazioa egin dute 20:00ak aldera, eta bi lagun atxilotu eta hamar bat identifikatu dituzte, Esquadra Mossoek jakitera eman dutenez.

Hainbat kaputxadunek edukiontziak erre dituzte, eta TV3 katearen unitate mugikor bati ere su eman diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak Eguneko albisteak