Gizartea -
Nafarroako Auzitegia
20 urtetik 16ra kartzela-zigorra Lodosan gizon bat hiltzeagatik
Nafarroako Auzitegi Nagusiak 20 urtetik 16ra murriztu du kartzela-zigorra. Herri-epaimahaiak egindako epaia bertan behera utzi du eta hilketan ankerkeriaz jokatu izana ez du astungarritzat hartu.
Nafarroako Auzitegi Nagusiak 20 urtetik 16ra murriztu du Antolin Romerori, 2011ko ekainaren 1ean Jose Jimenez Lodosako biztanlea hiru eskopeta-tiroz hiltzeagatik.
Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Zibilaren eta Zigorrezko Salak herri-epaimahaiaren epaia zuzendu du eta hilketan ankerkeriaz jokatu izana ez du astungarritzat hartu. Epaia Auzitegi Gorenean errekurritu daiteke.
Nafarroako auzitegiak errekurritutako epaiaren gainontzeko erabakiak mantentzen eta konfirmatzen ditu: kondenatua ezingo da Lodosan bizi 10 urtez ezta senideei 500 metro baino gutxiagora hurbildu ere.
Gainera, prozesatuaren ordainezintasuna aintzat hartzen da, baina 109.775,96 euroko kalte-ordainak ordaindu beharko dizkio Yolanda Jimenez biktimaren amari eta aiton-amonei.