Gizartea -

Bartzelona

30 lagun atxilotu dituzte Can Viesen itxiera salatzeko protestetan

Gutxienez hiru lagun atxilotu dituzte. 1.000 lagun inguruk manifestazioa egin dute, eta istiluak sortu dira. Mossoek hainbatetan kargatu dute.

25 atxilotu, bart Bartzelonan izandako istiluetan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Esquadra Mossoek gutxienez 30 lagun atxilotu dituzte asteazken honetan Bartzelonan, Can Vies hustearen kontra egindako manifestazioaren ondoren.

17 urtez okupatuta egon ostean, Can Vies  "zentro sozial autogestionatua" hustu egin zuten astelehenean, eta eraisten hasi dira. Horren kontra protestak deitu dituzte auzoan eta, hirugarrenez egunez jarraian, istiluak piztu dira.

Asteazken honetan, 1.000 pertsona inguruk manifestazioa egin dute, hiriko hainbat auzotan elkarretaratzeak egin ostean. Sants kaletik Espanya plazarantz zihoazela, Esquadra Mossoek ohartarazi egin dute manifestaziorekin jarraitzeko baimenik ez zutela.

Zenbait lagun manifestaziotik irten eta objektuak jaurtiki dituzte. Esquadra Mossoek hainbatetan kargatu dute, eta salbak ere bota dituzte. Inguruko kaleetan istiluak sortu dira eta edukiontziak erre dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea