Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek emaztea hil du Almerian
Biktimaren koinatuak eman dio abisua Poliziari.
Erredakzioa
Gizon batek emaztea hil du Almerian. Biktimak 32 urte zituen, baina Poliziak ez du haren izen-abizenik eman.
Andaluziako 112 larrialdietako zerbitzuak jakinarazitakoaren arabera, gizon batek Poliziari deitu dio 5:19an, Ceuta kalean anaiak emaztea hil duela esateko.
Polizia Nazionaleko agenteak aipatutako etxera joan dira, eta emakumea indarkeriaren ondorioz hil dela baieztatu dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea