Gizartea -
Itziar
Itziarko galdeketaren emaitza errespetatzeko eskatu diote Udalari
Aurreko igandeko galdeketan, herritarren % 94,7k Itziar auzo udal bihurtzea babestu zuten.
Erredakzioa
Denon Herria Deba kolektiboak itziartarren erabakia errespetatzeko eskatu die Debako Udalean ordezkaritza duten alderdi politikoei. Aurreko igandean galdeketa eguna izan zuten Itziarren, eta auzo udal bihurtzea erabaki zuten.
Itziartarren % 94,7k Itziar auzo udal bihurtzea babestu zuen. Kolektiboak emandako datuen arabera, guztira Itziarren erroldatuta dauden 864 herritarretatik 626k parte hartu zuten, eta, beraz, parte-hartzea % 72,7koa izan zen.
Debako Udalak osoko bilkura egingo du laster Itziarko gaia jorratzeko.
Kolektiboak EAJri eta EBri beren jarrera argitzeko eskatu die, eta ondoregoa galdegin die: "Zein da demokraziari ezetz esateko arrazoia?".