Gizartea -

Auzitegi Konstituzionala

Lopez epaileak kargua utzi du, edanda gidatzen harrapatu eta gero

Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak Lopezen dimisio "ezeztaezina" onartu du.

Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak dimisioa emango du. Argazkia: EiTB
Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak dimisioa emango du. Argazkia: EiTB
Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak dimisioa emango du. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Enrique Lopez Auzitegi Konstituzionaleko epaileak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, alkoholemia-proban positibo eman ondoren. Motorrean kaskorik gabe joateagatik eta semaforo bat gorri zegoela pasatzeagatik geldiarazi zuen atzo Poliziak, eta ondoren egindako alkoholemia-proban baimendutako tasa laukoiztu zuen.

Francisco Perez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko presidenteak Lopezen dimisio "ezeztaezina" onartu du, erakunde horretako iturriek jakitera eman dutenez. Bestalde, Poliziak Plaza Castillako epaitegi batera bidaliko du Enrique Lopezen atestatua, alkoholemia-tasa laukoiztu ostean.

Antza denez, Polizia Nazionalak geldiarazi zuen, 07:30ean, Castellana pasealekuan kaskorik gabe zihoala ikusi ondoren.

Poliziak Udaltzaingoari abisua eman zion. Udaltzainak bertaratu ziren, eta alkoholemia-proba egin zioten magistratuari.

Enrique Lopez 2013ko ekainean izendatu zuten Auzitegi Konstituzionaleko magistratu, Gobernuak proposatuta, PSOEk sei urtez izendapen horri betoa jarri eta gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea