Gizartea -
Badajozeko istripua
Aske utzi dute Badajozen istripua eragin zuen hondeamakinaren gidaria
Bost adingabeko hil ziren mikrobus istripua eragiteagatik atxilotuta zegoen maiatzaren 9tik.
Erredakzioa
Maiatzaren 9an atxilotu zuten hondeamakinaren gidaria aske utzi du Badajozeko Castuera herriko epaitegiak. Monterrubio de la Serenako bost adingabe hil ziren mikrobus istripua eragiteagatik atxilotu zuten.
Aske gelditu bada ere inputatu gisa jarraitzen du eta gida baimena kentzeaz gain astelehenero epailearen aurrean azaldu beharko da. Kargu guztiak kentzeko helegitea aurkeztuko du bere defentsak.
Epaileak ostiralean mikrobusaren gidariari deklarazioa hartu zion eta horren ondorioz hartu du erabaki hau. Ez du mikrobus gidaria inputatu.
Badajozeko medikuntza legalak eskainitako txostenaren arabera hondeamakinaren gidariaren txistuan droga arrastoak aurkitu zituzten baina ez odolean. Horren ondorioz ezin da egiaztatu istripua gertatu zen unean drogaren eta alkoholaren eraginaren menpe zegoenik.