Gizartea -

Negoziazioa

Uda ostean elkarrizketa sozialarekin jarraituko duela dio Aburtok

Elkarrizketa sozialaren eta Precoaren negoziazio-mahaiaren egoerari buruz galdetu diote sailburuari eta aurrera egingo duela dio, ELA sindikatu nagusiak negoziazioa utzi zuen arren.

Juan María Aburto. Argazkia: EFE
Juan María Aburto. Argazkia: EFE
Juan María Aburto. Argazkia: EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto Enplegu eta Gizarte gaietarako sailburuak jakinarazi duenez, uda ostean elkarrizketa sozialaren mahaia martxan jartzeko asmoa du, ELAk parte hartuko ez duen arren. Bilbon lan-istripuei buruzko prentsaurrekoa eskaini du eta elkarrizketa sozialaren eta Precoaren mahaiaren egoeraren inguruan galdetu diote. ELA eta LABekin erreforma hitzartuta zuten, baina kanpoan gelditzea erabaki zuten azken momentuan.

Sailburuak adierazi du "egoera berezia" dela Eusko Jaurlaritza elkarrizketa sozialerako mahaia martxan jartzen saiatzea. Legegintzaldian elkarrizketarako baldintzak jartzen saiatu direla azaldu du Aburtok eta "oso zaila" izaten ari dela jakinarazi du, "baina Eusko Jaurlaritzaren beharra aurrera eramatea da", gaineratu du.

ELA sindikatu nagusiaren ezezkoa da traba nagusia. Adolfo Muñoz ELAren idazkari nagusiak azaldu duenez, ez dira bilerara joango Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketa sozialerako mahaiak doitze politikei "laguntzen" diolako.

Ezezkoa gorabehera, sailburuak azaldu du: "gizarteari elkarrekin lan egiteko gai garela helarazi behar diogu". Sailburuak sindikatu nazionalisten ezezkoa sentitzen duela adierazi du, ia itxita zegoen kontu bat zelako Precoren berritzea (lan-gatazken erresoluziorako organismoa).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea