Gizartea -
Ezbeharra
Emakume batek gurasoak hil ditu Madrilen eta bere buruaz beste egin du
Emakumeak hiru seme-alaba zituen, eta amona zen. Tratamendu psikologikoan zegoen, dirudienez, depresioagatik, eta gurasoen etxe berean bizi zen.
Erredakzioa
Emakume batek (54 urte ditu) gurasoak hil ditu Madrilen, eta, geroago, bere buruaz beste egin du, hiritik kanpoko zubi batetik botata, Guardia Zibileko Komandantzia bateko iturriek jakitera eman dutenez.
Emakumeak hiru seme-alaba zituen, eta amona zen. Tratamendu psikologikoan zegoen, dirudienez, depresioagatik, eta gurasoen etxe berean bizi zen, iturri berberek azaldu dutenez.
Institutu armatua krimena ikertzen ari da. 15:45ean izan du horren berri, abisu baten ostean, 85 urteko bi pertsonen gorpuak aurkitu dituzte, Madrilgo 6 zenbakiko Macarena kaleko etxebizitzan.
Madrilgo Komunitateko 112 zerbitzutik azaldu dutenez, Summako langileek gizonezkoa toraxean arma zuriz egindako zauriekin aurkitu dute, lurrean, eta emakumezkoa garuneko traumatismo batekin, sofan.
Medikuak etxebizitzara iritsi direnean, bai gizonezkoa bai emakumea hilda zeuden, beraz, hilketa berretsi besterik ez dute egin izan.
Geroago, alabaren gorpua aurkitu dute, El Molar inguruko pinudi guneko zubitik botata.