Gizartea -

Lapuebla de Labarcan

Euskararen erabilera aldarrikatu dute Lapuebla de Labarcan

Inaugurazio ekitaldian, "euskal ikaskuntza sistema osoaren alde" lan egiten jarraitzea eskatu du Inigo Urkullu lehendakariak.

Jai giro nagusi da Lapueblan. Argazkia: @arabaeuskaraz
Jai giro nagusi da Lapueblan. Argazkia: @arabaeuskaraz
Araba Euskaraz: Milaka lagunek Assa Ikastolaren deiari erantzun diote

1:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milaka lagunek Araba Euskaraz 2014 Arabako ikastolen festarekin bat egin dute gaur Lapuebla de Labarcan. Jendez gainezka dago udalerria, eta eguraldia lagun izan dute egun osoan zehar.

Festa 10:00etan hasi da, eta Iñigo Urkullu lehendakaria festaren inagurazio ekitaldian izan da. Ikastola Assak egindako lana goratu du Urkulluk.

Halaber, "euskal ikaskuntza sistema osoaren alde" lan egiten jarraitzea eskatu du lehendakariak, "ausardiaz, inteligentziaz eta zuhurtziaz". "Euskerak aurrera egin du, eta zuek zerikusi handia duzue horretan", esan die Araba Euskaraz festaren antolatzaileei.

Gainera, egunero euskera erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute parte-hartzaileek.

Irekiera ekitaldian Javier de Andres Arabako ahaldun nagusia ere izan da. De Andresen hitzetan, euskara euskaldunon topagunea da, alderdi interesak alde batera utzita.

Hitzaldien ostean, zazpi kilometroko ibilbidearen parte bat egin dute. Aurtengo hitzorduak Antonio Muro Assa ikastolako sortzailea omendu du. Halaber, Oiongo San Bizente ikastolari lekukoa eman diote, datorren urteko edizioa antolatuko duelako.

Julen Zabala Araba Euskaraz festaren antolatzaileetako bat oso pozik agertu da jaiaren hasierarekin eta parte hartzaile kopuruarekin.

Araba Euskaraz Twitter: @arabaeuskaraz

Araba Euskaraz Twitter: @arabaeuskaraz

"Mugan bizi bizi" da aurtengo leloa, Arabako Errrioxan euskara bizirik dagoela adierazteko asmoz.

Assa ikastola 1977. urtean sortu zen, 6 bat ikasleekin. Egun, 380 ikasle ditu. 0 eta 18 urte bitarteko ikasleei euskarazko hezkuntza eskaintzen du zentroak, eta erreferentziazko ikastola da Arabako Errioxan eta Nafarroako mugan.

Festan bildutako diruarekin Batxilergoko ikasgela berriak egingo dituzte, eta ikasleentzako garraio bekak ordaintzeko ere.

Gaurko hitzorduaren harira, ekitaldiz beteriko programa prestatu dute: adin guztietarako emanaldiak eta ikuskizunak, bost alorretan bananduta, eta Ebro ibaiaren inguruetan.

Lapuebla de Labarcak hirugarrenez hartu du Araba Euskaraz (aurreko hitzorduak 1994ean eta 1999an izan ziren). Datorren urtean, Oiongo San Bizente ikastolak antolatuko du 2015eko Araba Euskaraz.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Cristina Uriarte festaren inagurazio ekitaldian izan dira. Ikastola Assak egindako lana goratu du Urkulluk. Halaber, "eusal ikaskuntza sistema osoaren alde" lan egiten jarraitzea eskatu du, "ausardiaz, inteligentziaz eta zuhurtziaz".

"Euskerak aurrera egin du, eta zuek zerikusi handia duzue horretan", esan die Araba Euskaraz festaren antolatzaileei.

Halaber, egunero euskera erabiltzearen garrantzia azpimarratu dute parte-hartzaileek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako berriak