Gizartea -
Istripua
300 lehergailu aurkitu dituzte obusa lehertu zen Muskizeko etxean
Etxeko jabeak hanka moztu zuen leherketaren ondorioz. Ertzaintzak etxebizitza miatu du, eta zaintzapean gelditu da eraikina.
Erredakzioa
Ertzaintzak 300 leherkari aurkitu ditu atzo obus bat lehertu zen Muskizeko etxean. Leherketaren ondorioz, etxeko jabeak hanka moztu zuen.
Atzo, 20:00ak baino apur bat lehenago, 46 urteko gizonezko batek hanka moztu zuen Muskizeko La Cadena auzoko etxebizitza batean, esku artean zuen gerra zibileko obusak eztanda eginda.
Gizonezkoa ospitalera eraman zuten zauriak sendatzeko. Bertan azaldu zuenez, gerra zibileko objektuen zalea da zauritua.
Ertzaintzak gizonezkoaren etxebizitza miatu du gauean, eta 300 leherkari aurkitu ditu bertan, gehienak, zaharrak.
Larunbatetik iganderako gau osoa eman dute etxea arakatzen, eta agenteen zaintzapean utzi dute etxebizitza, inor ez dadin sartu.
Atzo gauetik, leherkariak desaktibatzeko brigada ere Muskizera gerturatu da. Ertzaintzak azaldu duenez, zenbait egun beharko dituzte leherkariak desmuntatu eta aztertzeko.