Gizartea -
Iruñea
Ignacio Polok inputatu gisa deklaratuko du gaur
Iruñeko Herri Segurtasuneko zinegotzi ohia mozkortuta gidatzen 'harrapatu' zuten apirilaren 20an; eta horren ondorioz, dimisioa eman zuen.
Erredakzioa
Ignacio Polo (UPN) Iruñeko Udaleko Herri Segurtasuneko zinegotzi ohiak inputatu gisa deklaratuko du gaur Nafarroako hiriburuko 3. zenbakiko Instrukzio Epaitegian.
Hilaren 20an, isuna jarri zioten, mozkortuta gidatzeagatik, baina APM eta UGT sindikatuek prozeduran irregulartasunak izan zirela salatu zuten, alkoholemia proba epaitegira igorri behar zutelako, eta isuna baino jarri ez ziotelako.
Polok aparkatuta zegoen auto baten aurka talka egin zuen, eta alkoholemia probak positibo eman zuen. Hain zuzen ere, 0,64 miligramo alkohol zituen aire-litro bakoitzeko.
Hurrengo egunean, dimisioa eman zuen.