Politika -
Iruñea
Poliziaren sindikatuek salaketa jarri dute 'Polo auzia' dela eta
Iruñeko Poliziaren jokabidea zalantzan jarri dezaketen "albiste nahaspilatsuak" eta "kontraesnak" direla eta erabaki dute sindikatuek salaketa jartzea.
Erredakzioa
Iruñeko Udaltzainen hiru sindikatuek salaketa jarri dute Ignacio Polo Segurtasun zinegotziaren auzian irregulartasunak egon zitezkeelakoan.
Hiri Segurtasuneko zinegotzia mozkor harrapatu zuen Poliziak, joan den igandean, eta 500 euroko isuna eta gidabaimeneko sei puntu kendu zizkioten. Zinegotziak zezen plazako aparkalekuan utzi zuen autoa, udaleko autoa, eta handik errepidera sartzera zihoala -mozkor eginda- beste auto baten kontra talka egin zuen, udaltzain bat dena ikusten ari zen bitartean.
Iruñeko Poliziaren jokabidea zalantzan jarri dezaketen "albiste nahaspilatsuak" eta "kontraesnak" direla eta erabaki dute sindikatuek salaketa jartzea.
Iruñeko Udaltzaingoko sindikatuek Polori emandako tratua salatu dute, eta "mesede egin zitzaiola" uste dute; izan ere, azaldu dutenez, zinegotziaren aurkako atestatua delitu moduan izapidetu behar da.