Gizartea -

Ez ditu errekurtsoak onartu

Kanarietan prospekzioak egitea onartu du Auzitegi Gorenak

2012ko martxoan onartutako dekretuaren aurkako zazpi errekurtso jarri zituzten eta atzera bota ditu Auzitegi Gorenak. Horrela, Kanarietan petrolioa bilatzeko prospekzioak egitea onartu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak atzera bota ditu 2012ko martxoan onartutako dekretuaren aurka aurkeztutako zazpi errekurtsoak. Horrela, Kanarietako uretan petrolioa bilatzeko prospekzioak egitea onartu dute.

Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzibideko aretoak atzera bota ditu Lanzaroteko eta Fuerteventurako kabildoek, Kanarietako Gobernuak, Ekologistak Martxanek, Cesar Manrique Fundazioak eta Izquierda Unidak aurkeztutako errekurtsoak.

Epaietan Gobernuaren dekretua legezkoa dela konfirmatu dute eta hidrokarburoen ikerketarako baimenak ematen ditu, gutxienez, aurkako boto batekin.

Lanzarote eta Fuerteventurako kostaldean zundaketak egitea onartu zuen dekretu horrek. Maiatzaren 29an, Auzitegi Gorenak epaia jakitera eman baino aste batzuk lehenak, Ingurugiro ministerioak Repsoli zundaketak egiteko baimena eman zion, baina baldintza batzuekin.

Espainiako bost talde ekologista nagusiek 200.000 sinadura utzi zituen ekainaren 17an, 183 herrialdetan jasotakoak, Repsolen egoitzan, Madrilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Gorena albisteak