Gizartea -
Txingor-zaparrada Agurainen
Agurainek laguntza eskatu du, txingorrak eragindako kalteak direla eta
Udalak laguntza eskatu die Jaurlaritzari eta Arabako Diputazioari, kazkabar-erauntsiak eragindako kalteak zenbatzeko eta herritarrei kalteak ordaintzeko.
Erredakzioa
Aguraingo Udalak Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Diputazioaren elkarlana eskatu du, joan den astelehenean izan zen txingor-zaparradak eragindako kalteak zenbatzeko eta kaltetutako herritarrei indemnizazioen inguruko azalpenak emateko.
Udalak gutun bana igorri die Estafania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuari, Arantza Tapia Ekonomia sailburuari eta Javier de Andres Arabako ahaldun nagusiari.
Kazkabar-erauntsiak ondasunetan eta nekazaritza-guneetan eragindako kalteak zenbatzeko eta herritarrei nahiz enpresei balizko kalte-ordainak emateko kudeaketa egiteko laguntza behar duela dio aipatu idatzian Aguraingo Udalak.