Gizartea -

Trafikoa

79 milioi joan-etorri espero dira udako operazio berezian

Uztailaren 4an jarriko du abian operazioa Trafiko Zuzendaritza Nagusiak, eta zirkulazioa arautu eta kontrolatzeko neurri bereziak hartuko ditu.

Irudirik gabe
Irudirik gabe
Irudirik gabe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Trafiko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) uztailaren 4an jarriko du martxan udako operazio berezia. Datozen asteetan, 79 milioi joan-etorri espero dira estatuko errepideetan.

Abuztuaren 31n amaituko da operazioa, eta DGTk zirkulazioa arautu eta kontrolatzeko neurri bereziak hartuko ditu bi hilabete horietako asteburuetan.

Maria Segui Trafiko zuzendari nagusiak azaldu duenez, oporraldietako joan-etorriak "modu mailakatuan" eta asteburuetan zehar izaten dira. Hori dela eta, trafikoa arautu eta kontrolatzeko neurri bereziak hartuko dira ostiral, larunbat eta igandeetan, batez ere, hileko lehen eta azken asteburuetan, irteera eta itzulera operazioak izaten baitira.

Horrekin batera, DGTk uztailean eta abuztuan bi kanpaina jarriko ditu martxan. Batetik, gidarien alkohol eta droga kontsumoa neurtuko da uztailaren 14tik 20ra bitartean, eta, bestetik, abiadura kontrolatuko da abuztuaren 18tik 24ra.

Seguiren arabera, azken kontrol horiek bigarren mailako errepideetan egingo dira gehienbat; izan ere, horietan gertatzen dira istripurik larrienak, eta bide horietatik igarotzen dira bidaiari gehienak udan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Espainia argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Udako albisteak