Gizartea -
2014-2015 ikasturtea
Deusto HLHIn eta Salesianos ikastetxean ariko dira Ibaiganeko ikasleak
Hezkuntza Sailak jakitera eman duenez, Ibaigane ikastetxeko 280 ikasleek bi zentro horietan ziurtatuta izango dute.
Erredakzioa
Bilboko Ibaigane ikastetxeko 280 ikasleak CEIP Deusto HLHI-n eta Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxean birkokatuko dituzte 2014-2015 ikasturtean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakitera eman dutenez.
Oharrean dioenez, Haur Hezkuntzako 40 ikasleek eta Lehen Hezkuntzako 121 ikasleek CEIP Deusto HLHI-n ziurtatuta izango dute lekua.
DBHko ikasleek, berriz, Salesianos-Deusto itunpeko ikastetxean ziurtatuta izango dute lekua. 118 ikasle joango lirateke bertara ikastera.
Hezkuntza Sailaren oharrak dionez, ikasleentzako irtenbide bila aintzat hartu diren irizpide nagusiak ondorengoak izan dira: ikastetxearen hurbiltasuna eta dagoeneko osatuta zeuden taldeak hainbat ikastetxetan ez banatzeko hezkuntza-komunitateak egin duen eskaria.
Era berean, eskaintzen den aukerarekin ados ez leudeken familiek, matrikula-eskaera egin ahal izango dute plaza libreak dituzten ikastetxeetan, adierazi du Hezkuntza Sailak.