Gizartea -

Gipuzkoa

Onik agertu dira bart Txindokin galdutako mendizaleak

Bikotea (27 eta 25 urtekoak) Amezketara heldu da gaur goizeko lehen orduan, lainoaren eta euriaren eraginez norabidea galdu eta gero.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostian bizi diren eta bart Aralarren zeharbide bat egiten ari zela galdutako mendizale atzerritarrak Amezketan (Gipuzkoa) agertu dira, onik, gaur goizeko lehenengo orduetan.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendizaleak -27 eta 25 urtekoak- Ingalaterrakoak eta Frantziakoak dira. Erreskate talde batek topatu ditu 08:00ak aldera.

Bilaketa taldeak Ganbo-Txiki ingurua arakatu du gaur goizaldera arte. Mendizaleak bertan galdu ziren, lainoaren eta euriaren eraginez.

Txindokin gaua igaro ondoren, mendizaleak orientatu eta Amezketaraino heldu dira, non bilaketa taldea topatu duten.

Bilaketa taldean Ertzaintzaren erreskate taldeko kideek, Beasaingo polizia-etxeko agenteek, Gipuzkoako Diputazioko basozainek, DYAko boluntarioek eta Gurutze Gorriko kideek osatu dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Mendizaleen istripuak Aralar mendilerroa albisteak