Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gazte bat atxilotu dute, emaztea gerriko batekin hiltzen saiatzeagatik

Emazteari gerriko batekin lepotik heldu dionean, etxebizitzan eurekin zegoen senide batek esku hartu eta mutila (21 urte) geldiaraztea lortu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 21 urteko mutil bat (aurrekariekin) atxilotu du gaur, larunbata, Arrigorriagan, Abusu auzoan, emaztea gerriko batekin itotzen saiatzeagatik eta bi urtez tratu txarrak egiteagatik.

Segurtasun Sailak biktimaren salaketa aipatuta informatu duenez, gaztea 22:30ak aldera heldu zen etxebizitzara, eta emakumeari aurpegian kolpeak eman hasi zitzaizkion; ondoren, ostikada bat eman zion aurpegian, eta besoa okertu.

Jipoitzen ari zela, agenteen arabera, gizonak emazteari gerriko batekin lepotik heldu dio, itotzeko helburuarekin, eta une horretan senide batek esku hartu eta emakumea hiltzea saihestu du.

Ondoren, ustezko erasotzaileak etxetik alde egin du, baina poliziek inguruan harrapatu dute.

Halaber, Ertzaintzak jakin izan duenez, emakumeak bi urtez pairatu ditu tratu txarrak, erasoak eta mehatxuak, harremana hasi zutenetik, baina beldurragatik ez du salatu.

Emakumea ospitale batean artatu behar izan dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia