Gizartea -
Gertaera
Kutxabankeko kutxazain automatiko bati eraso diote Ugaon
Ugaoko alkateak erasoa salatu eta EAJk euskal aurrezki kutxekin duen "konpromiso historikoa" berretsi du.
Erredakzioa
Ezezagun batzuek molotov koktel bat jaurti dute Kutxabankeko kutxazain automatiko baten aurka, Ugaon, Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Erasoa 02:15ean izan da, eta suhiltzaileak bertaratu dira sugarrak itzaltzera.
Suaren ondorioz, kutxazainaren pantaila eta teklatua kaltetu dira, eta gainerako elementuak belztuta geratu dira.
Alkateak erasoa salatu du
Ekaitz Mentxaka Ugaoko alkateak erasoa salatu eta EAJk euskal aurrezki kutxekin duen "konpromiso historikoa" berretsi du.
Alkatearen iritsiz, "Euskadik lasaitasuna, egonkortasuna eta konfiantza behar ditu, ekonomia garapenean aurrera egiteko".