Gizartea -

Emakumeen kontrako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egiteagatik

Erasoa Deustun izan da eta biktimak ebaki sakon bat dauka ezkerreko eskumuturrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren agenteek 39 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Bilbon, ustez bikotekideari tratu txar fisikoak eman eta eraso sexuala egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko 01:30 inguruan, emakume batek laguntza eskatuz deitu du SOS Deiak 112ra, bikotekideak Deustuko etxebizitza batean eraso egin diola salatuz.

Bertaratu diren agenteak biktimarekin harremanetan jarri eta ebaki sakon bat aurkitu diote ezkerreko eskumuturrean.

Gainera, emakumeak esan dienez, eraso egin eta gero, bikotekideak bortxatu egin du. Jarraian, etxetik alde egin du erasotzaileak.

Gertatutakoa jakin ondoren ustezko erasotzailearen bila hasi dira ertzainak. Hala ere, erasotzailea, polizia-etxera joan da eta han bertan atxilotu dute, genero indarkeriako eta eraso sexualeko delitu bana leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea