Gizartea -

Hilketa Tolosan

22 urteko espetxe-zigorra Tolosan bikotekidea hil zuen gizonezkoari

"Azpikeriaz" eta "ankerkeriaz" hil izana egotzi diote akusatuari, eta 175.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio hildako emakumearen semeari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

22 urte eta sei hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio epaimahaiak 2012ko martxoaren 23an Tolosan bikotekidea hil zuen gizonezkoari. Auzitegiak "azpikeriaz" eta "ankerkeriaz" hil izana leporatu dio akusatuari.

Halaber, Gipuzkoako Auzitegiak kaleratu duen epaiaren arabera, akusatuak 175.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio hildako emakumearen semeari. Hark jarri zuen salaketa.

Epaiak frogatutzat jo du akusatuak, 26 urte zituela, "8,5 zentimetrotik gorako sukaldeko labana bat" hartu eta bere bikotekidea zen jatorri kubatarreko 39 urteko Caridadi lepoan sartu ziola.

Biktima edari alkoholdunen eraginpean zegoenez, zailtasunak izan zituen bere burua defendatzeko. Hiltzaileak emakumearen egoera "aprobetxatu" zuen hura kontrolpean izateko.

Gizonezkoak hainbat ebaki egin zizkion biktimari lepoan, "nahita mina areagotzeko", eta "heriotza eragiteko beharrezkoak ez ziren sufrimenduak" eragin zizkion, epaian azaltzen denez.

Epaimahaiak kontuan izan du hiltzailea aurretik ere genero indarkeria delitu bategatik kondenatu zutela, beste bikotekide bat mehatxatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tolosako berriak