Gizartea -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Oregi kezkatuta dago Madrilek AHTaren inguruan erantzuten ez duelako

Ingurumen eta Lurralde Politiken sailburuak azpimarratu du "lan handia" egin dutela hondartzetan eta portuetan neguko denboralearen txikizioa urte amaierarako erabat konpontzeko.

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua. Argazkia: EiTB
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua.
Ana Oregi Eusko Jaurlaritzaren Ingurugiro sailburua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politiken sailburuak esan du "kezkagarria" dela Espainiako Gobernuak EAEko abiadura handiko trenaren (AHT) inguruan dituen konpromisoen berririk ez jasotzea, eta Bergarako korapiloaren lanak esleitzeko premia berretsi du.

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Jaurlaritzak ez du Madrildik erantzunik jasotzen, eta azpiegitura horren lanek aurrera jarraitzeko "formulak bilatzeko" deia egin du.

"Bitxia da Sustapen Ministerioarekin gertatzen dena. Guri berdin digu haiek egitea edo guk egitea. Formulak bilatu behar ditugu, eta guretzat denak dira balekoak, baina ez dute erantzuten. Lehentasuna dela, oso garrantzitsua dela eta gurekin ados daudela esaten dute, baina gero inoiz ez dago erantzunik ez epeen inguruan, ez gure proposamenei buruz, ez ezer. Nik gutunak idazten ditut, baina inoiz ez dut erantzunik jasotzen", salatu du.

Denboralearen ondorioak

Bestalde, Ana Oregik azpimarratu du "lan handia" egin dutela hondartzetan eta portuetan neguko denboralearen txikizioa urte amaierarako erabat konpontzeko. Gainera, hondartzak egun "nahikoa prest" daudela nabarmendu du.

Hala, neguan denboraleek euskal portuetan eta hondartzetan txikizioa egin ostean, Jaurlaritzak ez zuen "ezer konpondu gabe utzi nahi" Espainiako eta EAEko gobernuen "eskumen eztabaidengatik", eta "lortu dugula uste dut".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea